XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortik aurrera ere, eskakizun luzeak ditu erabaki honek.

Merkatu Komunak (Europak) ez du defentsa sistima propiorik.

USA-rekin lotuta dago.

Posible ote litzateke, Italiarentzat adibidez, Merkatu Komunean egotea, eta defentsa sistima hortan ez?.

Zer gertatuko litzateke, Italia, ekonomi aldetik Merkatu Komunean, baina militarki Varsoviako Itun blokean balego?!.

Ez da zaila asmatzen.

Merkatu Komunean gelditu nahi dezaten AK-entzat, apenas gelditzen da militarki bloke komunistan sartzeko posibilitaterik.

Baina zaila litzateke, orain arte bezala jarraitzea ere.

Batetik, Alderdi Komunista horiek (Gobernuan) Sobiet Batasunaren aurkako Aliantza batetan aurkituko lirateke: itxuragabea berentzat.

Bestetik, Aliantza honek berak Gobernu komunista bati nekez erakutsiko lizkioke bere sekretu militar guziak, eta nekezago gomendatuko lioke mendebalearen defentsa parte bat: itxuragabea Aliantzarentzat.

Irteera zaila, NATO oso-osorik onartu nahi ez badute....

Neutral gelditzea litzateke egokiena.

Baina Italia edo Frantzia neutralismora pasatzeak Europako ekilibrio estrategikoa zeharo desegingo luke, eta ez dirudi hori inori interesatzen zaionik, ez USA-ri eta ez Sobiet Batasunari, arrisku gehiegi ekarriko luke eta.

Horregatik esaten da, esan ere, Sobiet Batasunak oraingoz batere interesik ez daukala, Europako AK horiek Gobernura igo daitezen.

Konplikazio gehiegi sortuko luke.

AK horiek berek, ordea, nahikoa itxaron dutela, uste dute.

Nahiko denbora pasa dutela, Aginpidea eskuratu nahi duten imintzioak eginez, errealitatean Aginpidea irixterik ez daukatela jakinez, Sobiet Batasunaren konzeptu estrategikoa ez estropeatzeko.

Gobernatzeko ordu dutela.

Bestela, gizartegintza guzia Alderdi burgesei uzten ari direla.

Beraz, beren programak bururatu dituzte, nahitaez.

Ez dutela berek bakarrik gobernatu nahi (Italian demo-kristauekin nahi dute, Frantzian sozialistekin: horiek USA bakea dezaten, apika), eta abar.

Baina plan horiek Sobiet Batasunari ez zaizkio interesatzen.